XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, CIESen azterketak ez dio bakar batentzat soilik lekua dagoenik.

b. Badirudi egunkari zabala nahi duela jendeak, ez politizatua, ez itxia, ideologia desberdinak sartzen diren zera guztiak esateak, Zarraoak esaten duen bezala, gauzak baliokidetzat ematea eta ez bereiztea suposatzen du.

Izan ere zabala eta ez-politizatua ez dira gauza bera, CIESen ustez ezin parekagarriak baitira.

Nekez adieraz daiteke euskal egunkariaren irakurlego potentzialaren ez-politizatzea, gehiengoa HBren botuemailea izanik, ezker abertzalekoa zehatzago.

Alderantziz, espreski: politikazale azaltzen da irakurlego potentzialetik % 53'6a; % 31'5a oso politikazalea delarik.

Ez itxia izateak, ostera, adierazten badu egunkariak zabala izateko duen premia, ideologia bakar baten adierazpide ez izatea esan nahi bada, egia da, hori dio CIESek, baina aldi berean ez da onartzen ideologia guztiak neurri berean isladatzea, irakurle potentzial horrek bai baititu bere lehentasunak: botuemaileen % 61a abertzalea da, beraz nazio-arazoaz ukituta dago; irakurlego honen % 50'8k gainera, espreski eskatzen du egunkaria ezkertiarra izatea.

Beraz esaera bakar batean laburtu nahi du Zarraoak laburtzerik ez duena, benetako esangura estaliz.

c. Ezker edo eskubi moderatua egoteak ez du esan nahi horrek ziurta dezakeenik eta horrek soilik egunkariaren finkapena, zeren eskenatokien arabera, bideragarria den bakarra ez da zentro-ezkerrari dagokiona; ezkerrari eta zentro eskuinekoari dagozkionak ere bideragarriak dira, ikusi denez.

d. Gairik estimatuenak kirolak eta herrietako berriak izango lirateke, dio Zarraoak inkestak esaten duenaren kontra.

Iruñeko soziologilariek besterik diote.

Ondoko hau: Informazio aldetik gehien interesatzen den esparrua nazionala da, hau da, Euskal Herriko berriak % 40'9rentzat eta bigarrenik informazio lokala % 31'7rentzat.

Atalekiko interesa aztertzen bada, berdin: Egunkariak dituen atalekiko interesa modu honetan banatzen da.(...).